Páginas

Gabonetako kantak

Gabonetako kantak online aurki ditzakegu, bai mp3 formatoan baita bideotan ere.

Gabonak!!

Gabonak hilabete barru izango direnez, egokia ikusten dut abenduaren egutegi bat jartzea. Egutegi hau inprima daiteke, eta haurrak, egunero, egun bakoitzaren irudia margoztuko du.

IKTak eskolan

Guraso askok zalantza asko izaten dituzte IKTak eta eskola hitzak esaldi berean esaten badira. Hurrengo dokumentuan ongi ikus daiteke IKTen zeregina eskolaren arloan. Espero dut zuen zalantzak argituta geratzea. Informazio eta Komunikazio Teknologiak Eskolan

Filmak online

Kaixo berriro! Gogoratzen ditut txikitan ikusten nituen filmak. Filma horiek VHS batean grabatuta zeuden, baina gaur egun, zoritxarrez, filma horiek ikusteko "tramankulu" bat izatea ia ezinezkoa da. Baina filma ospetsu horiek interneten aurki ditzakegu, hurrengo web gunean: www.peliculasyonkis.com Modu horretan, haur guztiek nahi duten filmak ikus ditzakete. Filma horiek online ikus daitezke, ezer ordaindu barik, noski.

Teknologia berriak eskoletan

Gaur egun, teknologia berriak gero eta gehiago sartzen ari dira hainbat esparrutan. Eskolan ere IKTak erabiltzen hasi dira, baina zertarako? Galdera horri erantzuteko, hurrengo dokumentua:

Jolasa online

Gaur egun, haurrentzako jolas mordoa aurki ditzakegu webgune ezberdinetan. Hemen usten dizuet web orrialde interesgarri bat, hezigarriak diren jokoz beterikoa. http://txepetxa.webcindario.com/juegos.html

Ikasleen eta irakasleen gaitasun mapak

Kaixo berriro! Hezkuntza arloan, IKTak direla medio, ikasleek eta irakasleek hainbat gaitasun berri bereganatu behar dituzte, hurrengo dokumentuan ikusi daitekeen bezala.

Asteko egunak

Kaixo berriro! Oraintxe bertan topatu dut liburu digital hau. Asteko egunak lantzeko erabilgarria dela uste dut. Ondo izan.

Toy Story

Kaixo! Frogak egiten ari naiz, bideak, pdf-ak eta musika blogean sartu nahian. Ondoren, interesgarri iruditu zaizkidan bideo, abesti eta pdf batzuk utziko dizkizuet. Espero dut gustoko izatea. Ondo izan.

Blogaren lehenengo sarrera!!

Kaixo! EHUko Bilboko magisteritza eskolako ikasle bat naiz eta blog hau sortzea erabaki dut. Bloga gelarako proiektu bat da, IKT irakasgaikoa. Hemen zintzilikatuko dudan informazioa baliagarria eta interesgarria izan daitekeelakoan nago, eta espero dut zuen gustokoa izatea. Momentuz hainbat froga egiten ari naiz, inoiz ez dudalako blogarik erabili. Ondo izan.